XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Norbaiti abisua pasako diogu.

- Portuko kostazainei, poliziari, Gurutze Gorrikoei, ez dakit.

- Nik ez diat neure burua ikusten plantxa bat hartu, putzu horretan sartu eta lasai-lasai irteteko bezain ausarta esan zuen Silvik.

- Orduan ni joango naiz Knoxek.

- Hobe diagu abisua ematea, Knox.

- Hik, agian, deus gutxi egin hezake eta, orduan, bi lagun zinatekete etorri ezinean zabiltzatenak erantzun zion Laurak.

- Nork esan du ezin gintezkeela etor?

- Trebezia pittin bat besterik ez da behar.

- Gauza bat egitekotan, gainera, bi lagunek hobeki egin dezakete bakarrak baino.

Besotik heldu, hamaika argudio eskaini, ez joateko eskatu... ez dakit zer gehiago egin genion, baina alferrik.

Ni hondartzan geratu nintzen eta Silvi, Moia eta Laura furgonetarekin joan ziren, laguntza eske.

Knoxek plantxa hartu eta bazihoan, tximista bezala, zeruertzerantz, ilunpe mugitsu haietan barrena, ur-eremu latz hartan barrena.

Bizi-bizi zihoan arren, niri iruditzen zitzaidan Knoxen plantxari asko kostatzen zitzaiola Xucenera iristen.

Aspaldian Xucek, bera bazen behintzat, bela erortzen utzi zuen eta, era hartan, askoz ikusgaitzago egokitzen zitzaidan hondartzatik.

Baina Knoxen bela gerturatu ahala, berriro ikusi nuen Xuc, tente eta xut, ñimiño baina, ur gainean.

Orduantxe erori zen bigarren bela ere.

Eta siluetak galdu nituen nik begitatik.

Urrutiegi zeuden.

Ez nuen ezertxo ere nabaritzen eta begiak hazkuretan neuzkan.

Hondarretan eseri nintzen, txotxongilo bezala, ez laguntza bila joanik (...)